Koldo Eleizalde kalea itxi da gaur eguerdian. Bart egondako haizeteek Errekalde jauregiko estalpe bateko teilak askatu ditu. Gaur gauerako egin den eguraldi aurreikuspena aintzat hartuta, ingurunea istea erabaki du Udalak.

Hortaz, eta oinezkoen segurtasuna ehuneko ehunean bermatuta dagoela ziurtatu arte, itxita egongo dira herrigunea eta Bolu lotzen dituen Koldo Eleizalde oinezkoen bidea, eta Errekalde jauregiko atzeko aldeko lorategiaren parte bat.

Barkatu eragozpenak.