Bergarako bi neskari gizon batek egindako eraso matxista arbuiatu du Bergarako Udalak. Halaber, bi neskei elkartasuna adierazi nahi die, eta bere esku jarri ditu dauzkan bitartekoak. Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du, eta Martxanterak taldeak deituta, gaur, ostirala, 17:30ean San Martin plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.