Labegaraieta kiroldegiari erantsitako taberna-jatetxearen ustiaketa, instalazioen kontrola eta garbiketa zerbitzua, esleitzeko prozedura zabaldu da. Lizitazioan parte hartzeko proposamenak martxoaren 14ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira. 

Kontratuak urte bateko iraupena izango du. Hala ere, kontratua urtez urte luzatu ahal izango da hiru urtez, gehienez guztira 4 urte izan arte. 

Kontratuaren urteko prezioa 18.000 euro urteko (%21eko  BEZa kanpo) izango da. 

Kontratuaren adjudikazioa prozedura irekiaren bidez egingo da.

Informazioa bergara.eus webguneko kontratatzailearen profilean argitaratuta dago.

Arloa: