Bergarako Udalak 2022. eta 2023. urteetan bere mendi edo basoetako lanetan sortu(ko) duen egurra doan emango du, eta eskaerak egiteko epea zabaldu du.

Eskaerak Bergarako Erregistro Orokorrean, udaletxeko B@Z bulegora bertaratuta –San Martin Agirre plaza, 1– edo telematikoki (udal web orriko ‘Tramiteak’ ataletik), aurkeztu behar dira 2022ko martxoaren 15era arteko epean (martxoaren 15a barne).

Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.

Eskaera aurkeztu ahal izango dute Bergarar erroldatutako pertsona fisikoak, eta baita irabazi asmorik ez izan eta Bergarar egoitza duten pertsona juridikoek ere.

Eskaera aurkezten duten pertsona fisiko zein juridikoak Bergarako Udalarekiko betebeharretan egunean egotea ezinbestekoa izango da.

Lehentasuna izango dute zozketan pertsona fisikoak.

Informazioa, baldintzak, bete beharreko inprimakia eta prozeduraren berri hemen.

 

ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA (2022/03/18)