Eusko Jaurlaritzak abenduaren 28an argitaratutako dekretuari jarraituz, urtarrilaren hasieran, eta Gabonen testuinguruan antolatutako ekimenetan, moldaketak egingo dira. Esaterako, urtarrilaren 5eko Errege Kabalgatan jende pilaketak ekiditeko hainbat neurri hartu dira.

 

Errege Kabalgata 19:00etan abiatuko da Udal biltegitik.

 

Jende pilaketak saihesteko asmoz hiru neurri hauek hartu dira: 

  • Ibilbidea luzatu egin da (Olentzeroren eta Mari Domingiren ibilbidearekin egin zen moduan).

  • Plazan ez da beste urte batzuetako geldialdirik egingo.

  • Ibilbidean ez dira goxokiak botako.

 

Ibilbidea ondorengoa izango da: Udal biltegia - Masterreka - Zubieta - San Lorentzo - Matxiategi - Urdangarin pasealekua – Elemental zaharreko zubipea - Herrilagunak - Irala kalea - Irizar - Barrenkale – San Martin plaza - Bidekurutzeta - San Pedro - Artekale - Arruriaga – Biltegia.

 

Ikusle eta herritarrei orokorrean eskatzen, gogorarazten zaie:

 

Errege kabalgata hurbilen duten tokian ikus dezaten, eta ez desplazatzeko toki batetik bestera. Bestetik, kalean ere maskararen erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten da, bai nagusientzat bai 6 urtetik gorako umeentzat ere.