Bergarako Udala-k Og, 2021-12-23 10:42-n bidalia
Abenduaren 22ko datarekin egindako Dekretuan jasotzen da ebazpena:
"2022ko otsailaren 23tik eta 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean lurzoru publikoaren okupazioa feriekin egiteko baimena ematea XXX jaunari (NAN: 20XXXX97R) ondorengo epealdietan:
-
Gabon garaian, Munibe plazan. Abenduko lehen igandetik, hurrengo urtarrilaren 6aren ondorengo lehen igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):
- 2022ko abenduaren 4tik, 2023ko urtarrilaren 8ra.*
- 2023ko abenduaren 3tik, 2024ko urtarrilaren 7ra.*
-
Karnabal garaian, Fraiskozuri plazan. Karnabaletako asteartearen aurreko asteazkenetik, ondorengo igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):
- 2022ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra.*
- 2023ko otsailaren 15etik 26ra.*
- Uda garaian, Espoloian. 2022. eta 2023. urteetako irailaren 17tik aurrera (San Martin ostean) gehienez 16 eguneko okupazioa eginez.
* * Epealdi hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira.
Eranskinak:
Arloa: