Abenduaren 20an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean hemen.

Gai-zerrenda: 

1.          2021eko azaroaren 29ko aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          2021/17 kreditu aldaketaren onarpena.

4.          2022rako aurrekontuen onarpena.

5.          Valogreene Paper SC enpresak Larramendin martxan jarri nahi duen jardueraren inguruko mozioa, German Letek aurkeztua. 

6.          Eskaera eta galderak.