Aurten ere Gabonetako erakusleiho lehiaketa egingo da. Herritarrek bozkatzeko aukera izango dute abenduaren 16ko 14:00ak arte.

Bergarako 10 komertzio parte hartzen ari dira lehiaketan. Zure gustukoena hemen bozkatu dezakezu. 

Pertsonako bozka bakarra izango da kontuan.

  • Lehiaketako sariak hauek izango dira: 

1.- Ziurtagiria eta 300 €

2.- Ziurtagiria eta 250 €

3.- Ziurtagiria eta 150 €

4.- Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria.

Sari guztiak UDAL BONOETAN banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

  • Sari-banaketa abenduaren 17an, ostirala, izango da.

  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

  • Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.