[Eguneraketa Bolu]

Geologoek ingurunearen azterketa eginda, ikusi dute lur mugimenduren bat egon dela, baina momentuz arriskurik ez dagoela bizilagunentzat ziurtatu dute.

Une honetan garbitzen ari dira ingurunea. Hori garbituta, ordu bete barru inguru amaituko dutela aurreikusten da, bizilagun guztiak sartu ahal izango dira haien etxeetan, 57. atarikoak izan ezik.

Eustorma batzuk jarriko dira ondoren, eta geologoak oniritzia ematen badio, iluntzean aurreikusten da, itzuli ahal izango dira bizilagun guztiak etxeetara, baita 57. atarikoak ere. Hortaz, bertan bizi diren pertsona guztiak gauean etxean egon ahal izatea aurreikusten da.

Badaezpada Udalak aurreikusi du bizilagunak nola aterpetu iluntzean haien etxeetara itzultzeko segurtasun nahikorik egongo ez balitz.