Bergarako Udala-k Og, 2021-12-09 10:58-n bidalia
2022-2023 urteetan, ogitartekoak, patata eta antzekoak saltzeko jarduerarako furgoneta edo antzeko ibilgailuekin lurzoru publikoaren okupazioa egiteko eskaerak aurkezteko epea luzatu egin da, eta eskaerak aurkezteko epea abenduaren 15ean, 14:30ean amaituko da. Aurkeztu direnen arteko zozketa abenduaren 17an, 13:30ean egingo da.
Ibilgailuak hurrengo lekuetan jartzeko dira baimenak (baldintzetan zehaztutako egun eta ordutegietan): Irala kalean (2 toki) eta Komenio kalean (toki 1), eta Pentekoste jaietan baita Fraiskozuri plazan ere (2 toki).
Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta. HEMEN.
Eskaerak erregistro elektroniko bidez egin behar dira. HEMEN.