Bergarako Udala-k Or, 2021-12-03 07:40-n bidalia
Gabonetako argiak abenduaren 7an piztuko dira, urtarrilaren 6ra arte (bi egun horiek barne).
Aurtengo aurrekontua 20.825 eurokoa da; hasierakoa 19.239koa zen, baina azken unean 1.585 gehitu zaio, auzotarren eskariz, 3 puntu gehitzea erabaki delako: Simon Arrieta plaza, Boluko plaza eta Matxiategiko arbola bat.
Argiztatuko diren kaleak hauek dira:
Barrenkale
Bidekurutzeta
Artekale
San Pedro
Ibargaraiko biribilgunea
Espoloia
Domingo Irala kalea
Fraiskozuri
Agorrosin kirolguneko sarrera
San Antonioko biribilgunea
San Lorentzoko biribilgunea
Udaletxeko fatxada
Oxirondoko merkatuko sarrera
Auzoetako sarrerak:
Bolu
Labegaraieta
Goikoei hiru kokagune berriak gehitu behar zaizkie: Simon Arrieta, Bolu eta Matxiategi.