Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, eskatutako baldintza orokorrak eta eskainitako lanpostua betetzeko ko lanpostuen zerrendan ezarritako betebeharrak biltzen dituzten udaltzaingoko funtzionario guztiek, zerbitzu aktiboan daudenak, zerbitzu berezietako egoeran daudenak, seme-alabak zaintzeko eszedentzian daudenak eta 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren 86. artikuluan jasota datorren eszedentzian daudenak.
Kasu guztietan, nahitaez baldintza hauek bete behar dira gutxienez:
1. Karrerako funtzionarioa izanik, zerbitzu aktiboko egoeran egotea Bergarako Udaltzaingoko Agente Lehenen edo Agente kategorian, eta lau urtez egiaz eskainitako zerbitzuak beteta izatea kategoria horretan.
Benetan egindako zerbitzuen aldia zenbatuko da 1/2020 Legegintzako Dekretuaren (uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 78.3.b artikuluaren arabera.
2. Hutsegite larria edo oso larria egiteagatik zigorrik jaso ez izana, ezarritako santzioa deuseztatzea lortu ezean.
3. Bete beharreko eginkizunak betetzea eragotziko duen arazo fisikorik edo gaixotasunik ez edukitzea, betiere 36/2004 Dekretuak ezarritakoaren arabera (otsailaren 17ko 36/2004 Dekretua, Euskal Herriko Polizia Hautatu eta Prestatzeko Araudiaren Dekretuaren bigarren aldaketa), egoki iritzitako mediku-azterketak egin ondoren.
4. B+E klaseko edo baliokidea den gida-baimenaren jabe izatea.
5. Goi batxiler, goi mailako lanbide-heziketa edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
6. Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko 20,00 euroko tasa ordaindu izanaren agiria.