Bergarako Udala-k Al, 2021-07-19 11:17-n bidalia
Irailaren 11n egingo da aurtengo San Martin feria. Ibargarai kalean jarriko dira postuak 09:30etik 14:30era.
Postua jarri nahi duten ekoizleek eskaera aurkeztu behar dute uztailaren 25a baino lehen. Horretarako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
-
Eskaera egiten duen pertsonaren Identifikazio-agiria (NAN, AIZ, pasaportea)
-
Enpresaren IFK, egindako eskaeraren produktuen salmentari dagokiona.
-
Jarduera Ekonomikoen Zergaren alta (EJZ).
-
Gizarte Segurantzan eta Ogasunean egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
-
Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan)
-
Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan. Bost urtetik goragoko dokumenturik ez da onartuko
-
Nekazaritzarako ustiategiaren txartela, hala badagokio.
Izen emate orria bete eta dokumentazio guztiarekin honako helbidera bidali behar da: ferixabergara@bergara.eus
Argibide gehiago Kultura Zerbitzuan.