Hiru saio ireki egingo dira uztailaren 13an Irizar jauregian espazio publikoen okupazioaren udal ordenantza berritzeko prozesuaren baitan: 09:00etan ostalariekin, 15:00etan merkatariekin eta 18:00etan herritarrekin.

Ekainaren bukaeran egindako inkesta digitalaren bitartez helarazi dizkiote Udalari Bergarako tabernari eta merkatariek espazio publikoen okupazioaren udal ordenantza berritzeko dituzten ekarpenak.

Aurretik landa lana egin zuen Hiritik at enpresak, prozesuari hasiera emanez. Tabernari eta merkatariek egin dituzten ekarpenak aztertu ondoren, beste kolektiboei ere zabalduko zaie prozesua bilera ireki hauen bitartez.

Urte amaierarako behin-betiko ordenantza prest egotea aurreikusten du Udalak.