Bergarako Udala-k Al, 2021-07-05 17:26-n bidalia
Azaroaren 10era arteko epea dago Bergarako Udalak Arizondo argazkizale elkartearen laguntzarekin antolatutako XXXI. Kirol Argazki Lehiaketan parte hartzeko. Emakumeen ikusgaitasuna bultzatzeko helburuarekin aurten lehiaketara aurkezten diren argazkien gaia emakumeak kirola egiten izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den edozein afizionatuk parte har dezake. Horretarako, 40x50 zm-ko argazkiak aurkeztu beharko ditu, zuri-beltzean edo koloretan, laborategiko edozein teknika edo prozedura erabilita.
“Argizaiola” lehiaketarako sailkatzeko baliagarria da lehiaketa hau.
Lanak udaletxera eraman daitezke zuzenean edo posta zertifikatuz bidali helbide honetara: Agorrosingo kirol gunea (Argazki Lehiaketa), Boni Laskurain, 21 20570 Bergara (Gipuzkoa), azaroaren 10a baino lehen.
Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai, 2021eko azaroaren 19tik 28ra bitartean. Sarei banaketa, berriz, azaroaren 19an, 20:00etan egingo da Aroztegi aretoan.
-
Bi kategoriatan sari berdinak emango dira:
-
Lehen saria: 210€ eta garaikurra.
-
Bigarren saria: 180€ eta garaikurra.
-
Hirugarren saria: 150€ eta garaikurra.
-
Lehen emakumea : 120 eta garaikurra.
-
Herriko onena: 120€ eta garaikurra.
Garaikur edo trofeoak Santi Arrietaren argitaratu gabeko zeramika-lanak izango dira.