Bergarako udalak uztailaren 6an, asteartean, 18:00etan Seminarixoan, Zubieta eta Masterreka kaleen urbanizazio lanen inguruko aurkezpena egingo du Seminarixoan.

Aurrez bai Masterrekako bizilagunekin, bai Zubietakoekin bilerak egin ditu udalak proiektua azaldu eta auzotarren proposamen eta iritziak jasotzeko. Azken bilerak ekainaren 10ean eta 11n egin ziren, eta bilera haietan bizilagunekin adostu zen, beraien ekarpenak jasotakoan, proiektuaren inguruko azalpena emango zela Seminarixoan.

Azalpenak emateko, udal ordezkariez gain, BEB eta Zetabi arkitektura bulegoetako arkitektoak egongo dira. Beraiek izan dira teknikoki proiektua garatu dutenak.