COVID-19ak eragindako osasun pandemiaren ondorioz eten zen Bergarako Osasun Sarearen ekimena den 'Bergara Oinez' berrabiatuko da. Datozen hilabeteetarako proposamena aurkeztu dute Udalaren, hainbat elkarte eta eragileren ordezkariek. 

2021 urtean 11 irteera egingo dira; denak ostegunetan, goizeko 10:15ean eta Agorrosin-etik irtenda. Salbuespena, irailaren 26an izango da. Egun honetan igandean izango baita irteera. 11 eragilek parte hartzen dute ekimenean eta bakoitzak irteera bat gidatzen du. Hurrenkera honetan gidatuko dituzte irteerak: Mariaren Lagundia, Aranzadi Ikastola, Pol-Pol, Duintasuna, San Joxepe, Jardun-Topagunea, Bergarako Udala, Aspace, Osasun Publikoa, Osakidetza eta BPX. 

Bergara Oinez 2019 urtean Bergarako hainbat elkarte eta eragileren artean sortutako ekimena da. Aurtengoan, hortaz, hirugarrena izango da. Bergararren osasuna zaintzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea du helburu.

Bergara Oinezek ordubete eta ordu eta erdi arteko oinezko txangoak egiteko aukera ematen du, adin eta ezaugarri guztietako pertsonei egokitua, era lasai batean, osasuna eta elkarren arteko harremanak landuz. Sei laguneko taldeak osatuko dira. 

COVID19-a pandemia dela eta, 2020 urtea irteera bakarra egin zen. Orain, nahiz eta pandemiak gure artean jarraitu, 2021 urtean Bergara Oinez ekimenari berrekitea erabaki dugu pandemiak exijitzen dituen prebentzio neurri guztiak hartuta. Prebentzio neurri hauek EAE mailan egiten diren Ttipi-Ttapa ekimenetarako finkatutakoak dira. Hauek: txangoa hasi haurretik, zigilua ematerakoan, parte hartzaileak: eskuak desinfektatuko ditu, tenperatura hartuko zaio eta metro eta erdiko distantzia utziko dute elkarren artean Bestetik, txangoan beti maskara jarrita eramango da. Hamarretakoa ez da egingo, ez behintzat egoera epidemiologikoa nabarmen hobetzen ez bada. 

Bergarar guztiak gonbidatu nahi ditugu Bergara Oinez ekimenean parte hartzera, norberaren osasun fisikoan onurak ekarriko dizkielako; bai kirola egiteagatik eta baita elkarren arteko harremanak sendotuz osasuna zaintzen laguntzen duelako.

 

Informazioa eta izen-ematea: 

Bideoa

 

Arloa: