Apirilaren 19an batzartu dira ostalaritzako eta Udaleko ordezkariak. Otsailaren 11n egindako bileran, elkarren arteko lan-mahai bat osatzea eskatu zuten ostalariek, gaur egun indarrean dagoen ordenantza errebisatu eta berria egiteko lanketa egiteko. Ostalariek egindako eskaerari jarraituz, prozesua gauzatzeko proposamena eta egutegia aurkeztu zizkieten udaleko ordezkariek.

Lanerako mahai sortuko da. Prozesuan eragile desberdinek parte hartzen dutenez, mahaia sortuko da inplikatutako eragile guztiek prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten: ostalari, bizilagun, elbarrituen elkarteak, hirugarren adina, udala...

Prozesuan zehar eragile eta herritarren parte hartzea ziurtatuko da. Ekarpenak jaso eta lan mahaietan parte hartzeko aukera zabalduko da.

Urte bukaerarako ordenantza berriak adostuta eduki nahi ditu udalak, 2022ko lehen hilabeteetan jarri ahal izateko.

Ostalarien ordezkariek, hainbat gai jarri zituzten mahai gainean. Terrazen itxituren gaia aintzat hartuz, ordenantza ahalik eta lasterren egitea nahi dute, inbertsioak egitekotan, bi urterako baino epe luzeragorako izan daitezen.

Bestetik, terrazak ordaintzetik salbuesteari dagokionez, Udalak maiatzean egingo du balorazioa eta erabakia ekainean jakinaraziko zaie.

Hurrengo bilera maiatzaren 3an egingo da.