Martxoan zabaldutako COVID-19ari aurre egiteko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduek inbertsioak egiteko diru-laguntza jasotzeko deialdia ebatzi da. Guztira sei eskaera aurkeztu dira eta horietatik bostek jasoko dute laguntza. 47.561,48 euro bideratu dira diru-laguntza programa honetara. Laguntza jasotzeko inprimakiak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dituzte onuradunek. 

2021eko martxoaren 8an GAOn argitaratutako oinarrietan jasotzen den bezala, Bergarako merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko ondorengo inbertsio eta ekipamenduak, eta inbertsio horiek egiteko beharrezkoak diren ikerketak lagunduko dira: 

  • Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea. 

  • Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko. 

  • Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua. 

 

Guztira 6 eskaera aurkeztu dira:

 

NIF

Diru-laguntza

E20XXXX53

0*

E20XXXX52

500

15XXXX59H

454,54

B75XXXX20

309,17

30XXXX67C

500

72XXXX11P

500

 

*Eskaerak aztertu ondoren, E20717153, CNAEn 8623 epigrafea dagokio eta deialdiaren arabera, 45-47-56-95 eta 96 epigrafetako negozioak lagunduko dira. Beraz, ez du diru-laguntzarik jasoko.

Beste 5 establezimenduei ordainketa egiteko, 2021 maiatzaren 14a baino lehen, F0178A inprimakia aurkeztu beharko dute behar den bezala beteta eta sinatuta, eta horrekin batera honako dokumentazioa:

  • Egindako inbertsioaren gastuak, fakturak eta merkataritzaren trafikoan baliozkoak diren gainerako agirien zerrenda eta ziurtatzen duten dokumentuak eta ordainketa agiriak. Egindako inbertsioen fakturen datak eta dagozkien ordainketak ere 2020ko martxoaren 14tik 2021eko maiatzaren 8ra bitartekoak izan beharko dira.

  • Ekimen berberarako jasotako beste diru-laguntzen agiriak, eta jaso ez badira, jaso ez direla adierazten duen zinpeko aitorpena F0178A inprimakia erabilita.

Dokumentazio guzti hori aurkeztuko beharko da Erregistro Orokorrean, Erregistro elektronikoaren bidez edo b@z bulegoan.