Urtarrilaz geroztik bi puntutan eskaintzen da Lanbideko lan orientazio zerbitzua Bergaran, Udaletxekoari Miguel Altuna zentrokoa gehituta.

Mankomunitateko Garapen Agentziaren bitartez astean hiru egunetan eskaintzen du Bergaran lan orientaziorako zerbitzua. Astelehenean, asteartean eta ostegunean udaletxean eta urtarrilaz geroztik ostegunetan Miguel Altuna zentroan.

Harrera ona izan du orain arte Miguel Altunan zabaldutako zerbitzuak. Lanerako orientaziorako hitzorduaz harago ere kontsulta asko egiten dituzte bertan. Herritarrak bata zein bestea hauta dezake, nahierara.
Martxoan, lanerako orientazio zerbitzuak 36 pertsona artatu ditu, horietatik 23 emakume eta 13 gizon.

Orientazio zerbitzutik pasatzen diren pertsonei lan eskaintzak emailez jasotzeko aukera eskaintzen zaie. Une honetan 130 erabiltzailek jasotzen dute egunero posta elektronikoz administrazio desberdinetatik egiten diren lan eskaintzen berri.

Bergaran, langabezia tasa %7,8koa da, martxoan 563 pertsona zeuden langabetuen zerrendan izena emanda, 260 gizon eta 303 emakume.

Harremanetarako telefonoa: 943 779 121.