Mugiment kirol txartela Bergaran ere erabilgarri dago, proiektura atxiki ondoren. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalekin batera. Kirol txartelaren helburua kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea da.

Proiektura atxikituta dauden Udalen abonatuak beste herrien kirol instalazioetara sartu ahalko dira, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera. Zerbitzu berri hau abonatuentzat doakoa da.

Txartel birtuala denez, APPa baino ez da instalatu behar: Google Play eta App Storen dago mugiment kirol txartela. 

"Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

  • Mugikorrean mugiment kiroltxartela instalatu.

  • Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.

  • Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, mugiment kiroltxartela erabil daiteke.

  • Beste herrietako kirol instalazioetara joan ahal izateko, joan nahi den kirol-etxera deitu eta Mugiment Kirol Txartelak dituen aukera, prozedura eta ordutegiez galdetu.
  • Beste kirol-etxeetako telefonoak www.kiroltxartela.eus webgunean daude.
  • Txanda hartu ondoren, beste herriko kirol instalazioetan sartu ahal izateko, NANa erakutsi behar da norbera identifikatzeko.

Atxikitako udalerriak:

Bermeo, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria eta Zornotza.

Arloa: