Bergarako Udala-k Al, 2021-03-08 15:40-n bidalia
Agorrosin Kirol Guneko erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie egungo osasun egoeran kirol eskaintza mantendu ahal izateko ezarritako irizpide eta arauak betetzea ezinbestekoa dela. Eusko Jaurlaritzak ezarritako irizpideei jarraituz hainbat neurri ezarri dira, ohiko jarduna gaur egungo egoerara moldatuz. Hauek behar bezala bete ezean, zerbitzua ezin mantentzea eragin dezake.
Besteak beste, erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie maskara uneoro eraman behar dela, baita intentsitate altuko ariketetan ere. Dutxatzeko unean baino ezin da kendu.
Bestetik, aldageletan, aldiko pertsona bat dutxatu daiteke. Eta aldageletan ezin da ezer utzi, takiletan sartu behar dira arropa, zapatak eta ekarritako guztia. Hauek bere lekutik kanpo uztekotan, ezin da garbiketa edo desinfekzio-lana behar bezala egin, eta ondorioz, ingurunea kutsatuta egon daiteke.
Txanda ordua errespetatu behar da, bestela, COVID-19an positiboren bat egotekotan, ezinezkoa izango da inor gertuko kontaktua izan den antzematea, ezinezkoa da erregistroa behar bezala zaintzea.
Makinak edo elementuak erabili aurretik eta ondoren garbitu/desinfektatu behar ditu erabiltzaileak. Horrela egin ezean, makinak erabili dituen pertsonaren bat gaitzarekin kutsatuta badago, beste pertsonaren bat kutsatzea eragin dezake.