COVID-19ak eragindako egoerak Erramu Zapatuko feria ohiko formatuan ez antolatzeko erabakia ekarri du. Bergarako Udalari ezinezko gertatzen zaio feriaren neurriagatik eta honek erakartzen duen jendetzagatik herritarren segurtasun-neurriak bermatzea.

Egoera hau kontuan izanik, jende pilaketak saihesteko helburuarekin, azoka produktu zehatz batzuetara bideratuko da eta Erramu Zapatuko feria neurri eta postu gutxiagorekin antolatuko da.

Azokan barazki, fruta eta bertako elikagai ekoizleek parte hartu ahal izango dute.

Denera, gehienez 12 postu jarriko dira.

Ekintzaren eguna: 2021eko martxoaren 27a, larunbata

Feriaren lekua eta ordutegia: Fraiskozuri plaza

Ordutegia: 9:30etik 14:30era

 

Hautaketarako prozedura eta irizpideak

Ferian parte hartzeko lehentasuna izango dute hurrenkera honetan:

1. Bergaran edo Debagoienean egoitza duten barazki, fruta eta bertako elikagai ekoizleak.

2. Bergarako azokan larunbatetan parte hartzen duten ekoizleek.

3. Nekazaritza ekologikoaren bidez produktuak ekoizten dituztenek.

4. Gipuzkoako barazki, fruta eta bertako elikagai ekoizleak.

Eskaera egiteko epea: 2021eko martxoaren 10era arte izango da.

 

Informazioa eskuragarri dago webgune honetan. 

 

Parte hartzeko interesa duenak, inprimakia eta eskatzen den dokumentazioa helbide honetara bidali behar dute: ferixabergara@bergara.eus.