Ohiko epeetan kobratuko da 2021ean Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga, 2020an osasun pandemiak eraginda epeetan aldaketak egin ondoren.

2021 urteko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:

Epea: 2021eko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 21era

Lekuak eta medioak: 

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dira 2021eko maiatzaren 21ean.

  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

    • Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00retatik 15:00retara; ostegun arratsaldeetan 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. 

    • Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.

    • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.