Bergarako Gobernuak ekitaldi batean aurkeztuko du datozen urteetarako osatu duen ekintza-plana. Bergara izan, bizi, ekin planak epe luzerako helburuak eta legealdi amaiera arteko ekimenak jasotzen ditu. Plan honen bitartez komunitatea eta ingurunea zainduko dituen Bergara bizia eraikitzea du helburu Gobernu taldeak.

Gaur egungo osasun egoerak ahalbidetzen duen neurriko ekitaldia izango da. Gobernu taldeko kideek parte hartuko dute eta proposatzen dituzten proiektuen zehaztasunak bertatik bertara ezagutu ahal izango dira. Alde ludikoa ere izango du ekitaldiak.

Otsailaren 11n, ostegunean, 18:30ean Seminarixoan egingo da ekitaldia.

Lekua erreserbatu behar da aurretik, komunikazioa@bergara.eus helbidera idatziz, otsailaren 10a baino lehen.