Urtero bezala aurten ere argitaratuko du Bergarako Udalak hurrengo urteko egutegia, herriko argazkilarien argazki ederrez hornitua. 

Aurtengoan ere ez da gai zehatzik finkatu eta Bergararekin lotutako edozein alderdi agertzen duten argazkiak aurkeztu ahal izango dira: paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak, lanak, abereak…

Baldintzak:

  • Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.

  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan edoeuskara@bergara.eus helbidera bidaliko dira.

  • Aurkezteko azken eguna: 2021eko irailaren 25a. 

  •  Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jasota geldituko dira. Ondorioz, Udalak argazkiok erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. Bestalde, argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea, eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok. Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

  • Edozein argibidetarako euskara@bergara.eus helbidera idatzi.