Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak bekan izena emateko epea otsailaren 5ean amaituko da. Zinegile, antzerki konpainia eta idazleei zuzendutako deialdia da.

Sormen beka hau Udalbiltza Partzuergoak garatutako proiektu nazional baten parte da: “Geuretik Sortuak”. Hainbat herrik parte hartzen dute bertan, tartean Bergarak. Proiektu honek euskal artisten sormena eta euskal herrietako historia eta idiosinkrasia uztartzea du helburu, elkarlan horretatik abiatutako euskarazko artea sortu eta hedatu dadin. Deialdi honetara aurkeztutako artista eta proposamenen artean 22-25 hautatuko dira, bakoitzak berea ez den herrian egonaldia egiteko. Egonaldi horren ostean sortutako artelanekin, parte hartu duten herri guztiak saretuko dituen aurkezpen zirkuitu bat egingo da.

Idazketa lanetarako 2.500 euro, antzerki sorkuntzarako 15.000 euro eta film laburrak ekoizteko 30.000 euro arteko diru-laguntzak emango dira. Izen-emate orria www.udalbiltza.eus atarian dago.

Arloa: