Bergarako Udala-k Al, 2021-01-25 20:55-n bidalia
25.119.000 euroko aurrekontua izango du Bergarako Udalak 2021ean. Kopurua aurreko urtekoaren oso antzekoa da, baldintza zailekin ere lortu da, hortaz, egoerari erantzuteko adinako aurrekontua osatzea. Urtarrilaren 25ean egindako udalbatzaren osoko bilkuran onartu da aurrekontua aldeko 9 botoekin (EH Bildu) eta EAJ-PNVren (6 bozka) eta PSEren (boto 1) abstentzioekin.
Udal Gobernuak lehenago esan izan duen moduan, sustapen ekonomikoan eta gizarte zerbitzuetan indar berezia jarri da, osasun egoerak eragin dituen kalteak arintze aldera. Baina ez hori bakarrik, bergararren bizi baldintzak hobetzera ere bideratu da aurrekontua, hala nola auzoetan edo urbanizazioetan lanak eginez. Herritarren osasun fisikoa eta emozionala ahaztu gabe, kirolean eta kulturan inbertsioak mantendu edo handitu dira, herri bizia izan dadin, beharrezkoa baita herritar osasuntsuak izatea. Eta etorkizunean pentsatuz ere egin dira proposamenak: eraldaketa soziala bultzatuz, energia berriztagarriak erabiltzeko apustua eginez...
Foru fondotik aurten, iaz baino 1.600.000 euro gutxiago jasoko da.
Bestetik, 2020an eskatutako 1.000.000 euroko mailegua txertatu da 2021eko aurrekontuan eta horregatik da aurrekontua abenduan egindako aurreikuspenean baino handiagoa. 2021eko aurrekontuan sar zedin ahalegina egin du Udal Gobernuak azken unera arte. Foru Aldundiaren baiezkoa jaso ondoren, azken astean, hainbat hobekuntza egin ahal izan dira orain aurkezten den aurrekontuan. Honek ahalbidetu du ekintza gehiago sartu ahal izatea, eta ondorioz, bergararrentzat aurrekontu hobea egitea.
Gorako administrazioetara ere bideratu ditu eskaerak Bergarako Udalak eta hauengandik eratorritako laguntzei esker hainbat proiektu gauzatzea espero du. Eusko Jaurlaritzari: Ikastetxeen erreformak egiteko (Martinez de Iralan karpa jartzeko) eta Erein.
Aurretik esan izan den moduan, aurrekontuak dinamikoak izango dira. Azken urtean bizitzen ari garen osasun pandemiak ondo erakutsi digu lehentasunak eta beharrak aldatu egiten direla. Hori aurreikusiz, adibidez, San Martzial arteko jaietako dirua partida global batera eraman da. Modu honetan, jaiak ospatzeko baldintza egokiak egon ezean, aukera egongo da diru hori beste behar batzuetara bideratzeko.
Gobernantza eredu argia du Bergarako Udal Gobernuak eta elkarlanean sinisten du. Aurrekontu proiektua ekarpenak egin zitzaten partekatu zuen oposizioko alderdiekin eta bergararrentzat ahalik eta aurrekonturik onena egitea helburu duenez, egindako ekarpenetako batzuk onartu eta proiektuan txertatu ditu, batzuk jaso bezala eta beste batzuk moldatuta.
EAJ-PNVk egindako ekarpenetatik hauek txertatu dira:
Jaiotze-tasa handitzeko azterketa egiteko: 10.000€; hileta zibiletarako gunea sortzeko azterketa egiteko: 10.000€ eta pleno aretoa horretarako egokitzea; Martokoren berrurbanizaziorako: 250.000€; enplegu garapenaren transferentziaren partida handitu: 44.000€; Arrizuriagan 50.000€ gehitu.
PSEk egindako ekarpenetatik, berriz, hauek gehitu dira:
Turismoan 10.000€ko partida handitzea; fatxadak berritzeko 40.000 euroko partida; euskal kultura erosteko partida berria sortu: 10.000€; liburuak erosi partida: 6.000€; eskola materiala erosteko (herrian): 10.000€; amiantoa kentzeko lanetarako: 30.000€.
Proiektu aipagarriak arloz arlo:
KULTURA
Sorkuntza beka: 5.000
Udalbiltza, Geuretik sortua: 20.000
Euskal kultura erosteko partida berria sortu: 10.000
Kultur ekintzetan 80.000 euro gehiago.
Jaiak: mantendu egin da. San Martzial arteko jaietako dirua partida global batera eraman da, ospatu ahal baldin bada hortik ordaintzeko eta ez badira baldintzak betetzen beste behar batzuetara bideratzeko.
KIROLA
Agorrosin futbol zelai gunea: 250.000
Udal pilotalekuko aldagelak berriztu: 87.000
Labegaraieta kiroldegi berritua zabaldu, rokodromoa hornitu eta antzerakoak: 80.000
Ume eta gazteentzat kirolgunea (skatepark): 60.000
LABORATORIUM
Eraldaketa sozialerako diru-laguntzak: 40.000
Jardueretarako partida mantendu: 80.000
BERDINTASUNA
Emakume etxearen prozesua: 15.000
Berdintasun plana: 15.000
Formazioa: 18.000
Berdintasun teknikaria udal langile bihurtuko da eta jardun erditik jardun osora pasatu.
TURISMOA
Olaso dorrea fundazioarekin hitzarmena bisita gidatuak egiteko: 20.000
Ekintza plana 2020ko aurrekontutatik egingo da baina hortik ateratako ekintzetarako 40.000 euro.
ONDAREA
San Pedroko organoaren errekuperazioa: 40.000
SUSTAPEN EKONOMIKOA
495.000 euro ziren 2020ko aurrekontuetan eta 590.000ra igo da 2021ean.
Inbertsioetatik sustapenera: 70.000
Enplegu garapena: 291.000
Azokako parte-hartze prozesutik eratorritako ekintzetarako: 20.000
GIZARTE ZERBITZUAK
2.153.000tik 2.394.000 eurora igo da.
San Joxepeko eguneko zentroko erabilera berria: 100.000
Premia berezietarako: 65.000
Etxeak alokairura ateratzeko programa: 50.000 (azterketa 15.000 eta programa 35.000)
LURRALDEA
Urbanizazioak: 1.000.000 (Zubieta eta Martoko)
Bidegorriak (herri barruko sarea): 100.000
Auzoak birgaitzeko proiektuak 60.000
Osintxu biziberritzeko 30.000
Energia plana: 15.000
Energia berriztagarrietarako: 50.000
Arrizuriaga eraikina egonkortu: 300.000
Arrizuriagako kultur proiektua idatzi: 50.000
HEZKUNTZA ETA GAZTERIA
Gazteen foroa sortu: 3.000
Martinez de Iralan karpa: 200.000
Hezkuntza mahaia sortu eta hortik datozen ekintzak: 15.000
EUSKARA
Euskararen erabilera lan munduan sustatzeko proiektua: 6.000
Haur eta gazteen eskolaz kanpoko mundua euskararen arnasgune izateko proiektua: 5.000
MEMORIA
Gerra eta gerra ondoko txostena: 25.000
Euskararen historia soziala Bergaran: 5.000