Bergarako Udala-k Al, 2021-01-25 16:19-n bidalia
Eusko Jaurlaritzak covid-19aren zabalpena eteteko indarrean jarri duen itxiera perimetrala dela-eta, Bergarako Udaleko Kultura Sailak ondorengoa erabaki du:
- 
		Antolatuta dituen kultura-ekitaldien aurrean Bergaratik kanpokoek sarrera erosia duten kasuetan, sarrera horien itzulketa eskatzeko aukera ematea. 
- 
		Sarreren itzulketa eskatzeko azken egunak honakoak izango dira: - 
				Urtarrilaren 27ra arte, ondorengo sarrera erosia dutenek: 
 
- 
				
§ Gu primer emanaldia
§ Losers antzerki-emanaldia
§ Urtarrilaren 31 eta otsailaren 1eko zine-saioak
§ Otsailaren 3ko zine-klub saioak
	 
o Otsailaren 1era arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
§ Olatz Salvadorren kontzertua
§ Erbia eta dortoka umeen antzerki-emanaldia
§ Hodei magoaren Ezinezkoaren logika emanaldia
§ Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak saioa
§ Iñauteriak bizi emanaldia
§ Idoia kontzertua
§ Emon taldearen kontzertua
§ Otsailaren 7tik aurrerako zine-saioak
§ Otsailaren 10etik aurrerako zine-klub saioak
	 
- 
		Sarreren itzulketa eskatzeko mezu elektronikoa bidali beharko da kultura@bergara.eus helbidera, sarrerak erositakoan norberaren emailean jasotako erosketa-konfirmazioaren mezua birbidaliz, eta horretaz gain, mezuan bertan sarrerak itzultzeko eskatu eta ondorengo informazioa eman beharko da: 
o Izen-abizenak
o Zein emanalditako sarrerak itzuli nahi diren, eta zenbat sarrera diren.
- 
		Urtarrilaren 27an itzulitako sarrerak urtarrilaren 28an jarriko dira berriro salgai bergararrentzat, eta otsailaren 1ean itzulitako sarrerak otsailaren 3an. 
	 
 
							 
							
