Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Amaren intxaurrak” ikuskizuna otsailaren 13an, larunbatez, 18:00etan udal pilotalekuan izango da. COVID-19aren aurrean Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen neurri guztiak beteko dira. Gehienez 400 lagun sar daitezke.

Seminarixoko ekitaldietan bezala, zuzeneko ekitaldietarako zein zine emanaldietarako COVID-19ari aurre egiteko hartzen diren neurri guztiak hartuko dira.

Arauak:

  • Ezin da goxokirik jan.
  • Bakoitzak bere lekuan egin behar du.
  • 6 urtetik gorakoek derrigorrezkoa dute maskararen erabilera eta 6 urtetik beherakoentzat gomendagarria da.
  • Sarreran eskuak garbituko dira.
  • Aretoko sarrera eta irteera jarraibideak zuzen jarraituko dira.

 

Sarrera salmenta: urtarrilaren 20an hasiko da, 17:30 aurrera Seminarixoko txarteldegian eta www.seminarixoa.eus helbidean.