Bergarako Udala-k Al, 2020-12-14 13:02-n bidalia
Osasun pandemiaren eraginez, kirola praktikatzeko mugak ezarri zaizkie herritarrei. Hori aintzat hartuta, eta jarduera fisikoa bultzatzeko, urtarriletik aurrera, Udal Kirol Zerbitzua hainbat ikastaro streaming bitartez ematen hasiko da.
Agorrosin Ekintza Gunetik emango den zerbitzua ezagutzeko, abenduan zehar saioak doan eskainiko dira herritar ororentzat. Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute, Agorrosinera deituz edo bertara joanez.
ZOOM aplikazioaren bitartez eskainiko dira saioak. Behin izena emanda, posta elektroniko bidez mezua jasoko du erabiltzaileak. Saioetan parte hartzeko behar diren baliabideak honakoak dira: ordenagailu edo mugikorra, interneta, emaila eta ZOOM aplikazioa.
Eskainiko diren jarduerak bergarakirola.eus helbidean ikus daitezke.
Hauez gain, abenduaren 19an, egunean zehar saio ezberdinak eskainiko dira.
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.
Informazio gehiago www.bergarakirola.eus-en edo 943 777 095 telefonora deituta eskuratu daiteke.