Abenduaren 12an, 12:00etan, Seminarixoan egingo da Patxi Larrañagaren Bergara: abizenak, leinuak eta oinetxeak liburuaren 3. zatiaren aurkezpena. Edukiera mugatua izango da. Gonbidapenak jasotzeko Udaleko kultura zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da: kultura@bergara.eus edo 943 76 98 49 telefonoan. Ekitaldi egunean Seminarixoko leihatilan jaso beharko da gonbidapena. Leihatila 11:30ean irekiko da.

Bergarako udalak lagundu du proiektua eta Gorka Artola alkatea bertan egongo da. Halaber, Notario funtsak eta etxeen historiaz arituko da Gipuzkoako Probintziako Artxiboko (Oñati) Ramon Martin Sukia eta Bergarako udal artxiboko Arantzazu Oregi Udal artxiboa eta Fondo historikoez arituko da.