Fraiskozuriko udal pilotalekuari erantsitako tabernaren ustiaketa eta instalazio horien kontrola eta garbiketa ematea du helburu zerbitzua honek. 

Kontratuak urte bateko iraupena izango du, kontratua indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita (aurreikusten da 2021ko otsailaren 11n indarrean sartzea). Hala ere, kontratua urtez urte luzatu ahal izango da 3 urtez, gehienez guztira 4 urte izan arte. 

Lizitazio tipoa guztira (urtekoa), 21.538 euro (BEZ barne) da. 

Lizitazioan parte hartzeko proposamenak Bergarako Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira abenduaren 9ko 13:00ak baino lehen, astelehenetik ostiralera, goizez, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Informazioa