Gaurtik aurrera, azaroak 3, urrian kiroldegian ematen ari ziren ikastaroak berriz ere martxan jarriko dira.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken dekretuan, ikastaroei dagokienez, moldaketa batzuk ezarri ditu kutsatzearen hedapena murrizteko.
Honela, taldekako jarueretan, azpitaldeak egin behar dira. Azpi-taldea gehienez 6 kidek osatutakoa eta iraunkorra izango da. Aldagelei dagokionez, lehorreko kirola egiten dutenentzat erabilgarri egon arren, ezinbestekoa denean bakarrik erabili ahalko dira. Uretako kirola egiten dutenentzat, berriz, dutxa zerbitzurik ez da egongo aldageletan. Kloroa kendu ahal izateko, igerilekuko eremuko dutxak erabil daitezke.
Bestetik, azaroan hasteko aurreikusita zeuden ikastaroak, bertan behera geldituko dira kontrakoa esan arte.

Arloa: