Ostiralean Bergaran hasi behar zuen HELDUENTZAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO XV. MOSTRAri larunbatean, hilak 31n, emango zaio hasiera.
Ostiralerako aurreikusita zegoen El Patio Teatro konpainiaren Conservando Memoria ikuskizuna ezingo da eskaini. Beste data bat bilatuko zaio Bergarako Kultur Programazioan.
Aurreikusitako beste ikuskizun guztiek aurrera egingo dute, eta segurtasun neurri guztiak hartuz egingo dira.

SARREREN ITZULTZEA: El Patio Teatro-ko sarrerak erosi dituztenek eta beste herri batzuetako ikusleek itzultzeak eskatu ditzakete. Lehiatilan erosi badituzte, osteguna, hilak 29, 18:00etatik 20:00etara, edo ikuskizuna dagoen egunetan ere, ordubete lehenago. Online erosi badituzte, Kutxabank-en webgunearen bidez eskatu dezakete itzultzeak.

Arloa: