Urriaren 26an ohiko osoko bilkura egingo da, 19:30ean.

Gai-zerrenda honekin:
1. 2020ko irailaren 28ko aktaren onarpena
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Udal taldeei asignazioak.
4. Aurrekomunikazio bideko obrek udal baimena lortzeko prozedura laburra eta azkarra arautzen duen ordenantzari (obra txikien udal-baimena lortzeko prozedura laburtua eta azkarra arautzen duen ordenantza aldatzen duenari) hasierako onarpena.
5. IVAPekin hitzarmena euskarazko prestakuntza eta normalizazioa kudeatzeko.
6. Agorrosingo atezain eta administrari plazaren balorazioari berraztertze errekurtsoa.
7. Zinegotzi bati karguaren dedikazioa aitortzeko proposamena.
8. Ordenantza fiskalen aldaketa 2021ena.
9. 2020ko Bergarako udalaren aurrekontuari 12. kreditu aldaketaren onarpena.
10. Batzordeen lehendakaritza eskuordetuz 2020ko irailaren 25ean emandako dekretuaren berri ematea.
11. Udal aurrekontuaren 11. Kreditu aldaketa onartuz 2020ko urriaren 22an emandako dekretuaren berri ematea.
12. Eskaera eta galderak.

Printzipioz erdi-presentziala izango da, baina COVID-19ak eragindako egoera okertzen bada telematikoa izango da.

Udalaren Youtube kanaletik ikusi ahal izango da zuzenean.