Kalte materialak eragin ditu gaur gaueko haizeteak Bergarako hainbat lekutan. Gaur goizean, obra eta zerbitzuetako langileak enborrak kentzen ari dira. Hainbat ibilgailuk kalteak izan dituzte erori diren zuhaitzek eraginda eta udaltzaingoa kaltetutako ibilgailuen jabeekin harremanetan jartzen ari da. Udal langileak eroritako zuhaitzak kentzen ari diren bitartean itxita egongo dira gune horiek segurtasunagatik. Bestetik, Elorri aldeko bidegorriaren zati bat ere itxi egin. Aipatu beharrekoa kalteak materialak izan direla eta ez dela, zorionez, kalte pertsonalik egon.