Abuztuaren 5ean, asteazkena, Bluelounge Quartet taldeak kontzertua egingo du Osintxun, 20:00etan. Udalak eta herritarrek osatutako Kultura Mahaiak antolatuta.

Bluelounge Quartet jazz-ean eta beste musika estilo batzutan eskarmentu handia daukaten musikariek eta ahots gazte oso indartsu batek osatutako Kataluniako taldea da.

Jazz jaialdi garrantzitsuetan parte hartu izan du taldeak (Festival de Jazz de Ciutat Vella, Figueres, Arenys de Mar, Banyoles, Mostra de Jazz de Blanes, Festival Flors i Violes de Palafrugell, Festival de Jazz de Palafrugell) eta zenbait areto berezietan ere aritu izan dira (Gironako Sunset Jazz Club, Bartzelonako Robadors 23 eta Jamboree).

Taldearen kantutegian lantzen dituzte jazz-aren estandarrak Brasilgo zein Argentinako musikarekin batuta; dotorezia eta modernitatea bat eginda.

Honako musikariek osatzen dute: Rocio Pinto (ahotsa), Fernando Morer (gitarra), Toni Pujol (kontrabaxua) eta Juanma morer (bateria).

Oharra: emanaldia distantziak mantenduta eta segurtasun neurriak hartuta egingo da.

Arloa: