Bergarako Udalak, Arizondo argazkizale elkartearen laguntzarekin, XXX. Kirol Argazkien Lehiaketa abiatu du.

Dagoeneko klasikoa den lehiaketa hau Argizaiola lehiaketarako sailkatzeko baliagarria ere bada, eta Euskadin bizi den edonork hartu dezake parte kirol ekintzen inguruko zuri-beltzezko zein koloretako argazkiak aurkeztuta (40x50 zentimetroko kartulinatan).

Parte hartzeko azken eguna 2020ko azaroaren 11 da eta interesatuek lanak Udaletxera zuzenean eraman edo postaz bidali dezakete honako helbidera: Bergarako Udala / Agorrosin Kirol gunea (argazki lehiaketa) / Boni Laskurain 21 / 20.570 Bergara.

Behin epaimahaiak sarituak aukeratu ostean, argazkiak erakusgai jarriko dira Aroztegi aretoan azaroaren 20tik abenduaren 6ra bitartean.

Honako sariak banatuko dira (zuri-beltzezko zein koloretako modalitatetan):

1. saria 210 euro eta trofeoa.

2. saria 180 euro eta trofeoa.

3. saria 150 euro eta trofeoa.

Herriko onena 120 euro eta trofeoa.

Arloa: