Udalak, herritar desberdinek osatutako Kultura Mahaiarekin elkarlanean, udako kultura programa zabala antolatu du. Horien artean, badira, diziplina askotariko emanaldiez gain, tailerrak, ikastaroak eta bestelako ekintzak. Eta horietan ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Eman izena hemen.

Kopuru mugatua denez, partehartzaileak izen emate ordenaren arabera osatuko dira.

Tailer, dastatze eta ikastaroak distantzia neurriak errespetatuaz eta segurtasun neurriak hartuaz egingo dira.

Tailerrak:

UZTAILAK 1 GARAGARDO DASTAKETA

San Juan auzoan, 19:00etan, bost garagardo dastatzeko aukera izango da;  gazta eta ogiarekin lagunduta.  

UZTAILAK 2 ESKULANAK

Helduentzat eskulan tailerra Izeder-en eskutik,17:00etan, Seminarioko karpan. Poltsa serigrafiatuak egingo dira.  

UZTAILAK 14  ZUMBA

Tailerra Camden Townek eskutik Ordua: 17:00-19:00, Seminarioko karpan.  

UZTAILAK 16 ESKULAN TAILERRA

Ume eta gazteentzat eskulan tailerra Izeder-en eskutik, 17:00etan. Txartel personalizatuak egingo dira scrapbooking teknika erabilita. 

Uztailak 28 SALSA TAILERRA

Tailerra Camden Townek eskutik,17:00etatik 19:00etara.

Arloa: