Astelehen honetan, ekainak 29, udaleko osoko bilkura izango da 19:30ean, Udaletxeko pleno aretoan. Alkate eta zinegotziak han izango dira presentzialki, segurtasun distantziak mantenduta. Baina herritarrak ezingo dira bertaratu. Hortaz, oraingoan ere online ikusi ahal izango udal webgunearen bitartez.

Honako gaiak landuko dira:

1. 2020ko maiatzaren 25eko eta ekainaren 15eko akten onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Gureak Lanean enpresarekin sinatzea proposatzen den hitzarmenaren onarpena.

4. 2020ko ekainaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean berraztertze errekurtsoa aurkezteko hartutako erabakia baieztatu eta osatzeko proposamena.

5. Udaleko aurrekontuaren 5. kreditu aldaketa onartuz 2020ko maiatzaren 5ean emandako Dekretuaren berri ematea.

6. 2019ko Kontu Orokorraren onarpena.

7. 2020ko ekainaren 4an Dekretuz hartutako erabakia, diru-laguntzen plan estrategikoa aldatuz, baieztatzeko proposamena.

8. 2020ko ekainaren 12an Uda Aktiboa izeneko programaren prezio publikoak aldatuz hartutako erabakia baieztatzeko proposamena.

9. Covid19aren ondorioz 2020ko ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena.

10. SOS Arrazakeriak aurkeztutako mozioa.

11. Orain Ardura herritarren ekimenak aurkeztutako mozioa.

12. Eskaera eta galderak.