Bergarako Udala-k Og, 2020-06-18 16:31-n bidalia
Udalak atera ditu 2020ko dirulaguntzak elkarte eta enpresentzat:
-Auzo-taxi programarako dirulaguntzak eta horien deialdi publikoa arautzeko Oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-03-16an argitaratuta).
-Gazteendako alokairu sozialaren dirulaguntzak emateko oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-04-28an argitaratuta).
-Covid-19K eragindako alarma-egoeraren ondorioz merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresek jasandako kalteei aurre egiteko eta beren jarduerak berraktibatzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-06-12an argitaratuta).
-Irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzak 2020. urterako ezarridiren dirulaguntza-programen deialdi irekia (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-06-17an argitaratuta).
-Bergarako Udalak 2020. urterako enpresa edo ekintzaileentzako ezarri dituen dirulaguntza programen deialdi irekia (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-06-17an argitaratuta).
Ikusi hemen dirulaguntzen eskaintza guztia.