Udal gobernuak eskerrak eman nahi dizkio Bergarako herriari oraingoan ere eredugarriak izateagatik eta erantzukizunez jokatu izanagatik.

Eta aipamen berezi bat egin nahi die, baita ere, herriko tabernariei haiek ere egoeraren zailtasunaz jabetuta Udalarekin praktika onenak adostu eta gomendioak betetzeko egindako ahaleginagatik.

Urtero gure herrian Pentekosteak ospatu ohi ditugun data hauetan ere, gai izan gara herri moduan alarma egoerak agintzen duen testuinguru eta baldintzapean ere tentuz jokatu eta sozializatzen jakiteko.

Ziur gaude egindako ahaleginak lagunduko duela bergararron osasuna zaintzen eta, modu honetan, herri moduan egoera berri eta hobe baterantz pauso sendoak ematen. Eta egon ziur etorriko direla laster herri moduan gure jai eta ohiturak gogoz eta berme guztiekin ospatzeko garaiak.

Egin deigun herri!