Labegaraieta kiroldegia eraberritzeko lanak aurrera doaz. Lehen fasea oso aurreratuta dago eta bigarren fasea hastear.

Labegaraietako kiroldegiak erabilera handia izaten du eta lan honek Labegaraietako auzotarren zein kirol azpiegituren erabiltzaileen aspaldiko premiei erantzuna emango die. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako lanak dira eta lehen fasea ia bukatuta, ezinbestekoa da bigarren faseari heltzea aipatutako dirulaguntzak jaso ahal izateko. Horregatik Udalak erabaki du lehen eta bigarren faseko lanak denboran solapatzea.

Lehen fasea, honako lanak egitekoa, bukatzear dago:

º 6 aldagela egin.

º 2 komun egin.

º Aldagela bat arbitroendako.

º Piragua taldearen biltegia eta konponketa gela.

º Atzeko eskailera eta sarrera egokitu.

Orain Udalak kiroldegiaren barne eraberritzea egiteko faseko lanak esleitu ditu. Artzamendi enpresak egingo ditu eta aurrekontua 1.502.396 eurokoa da (BEZ barne). Obraren zuzendaritza, berriz, Sestra enpresak egingo du (54.794 euro).

Artzamendi enpresak lizitazio oinarritik 38.000 euro jaitsi du aurrekontua eta hainbat hobekuntza aurkeztu ditu: kantxan markagailu modernoago bat jarriko du; espazio anitzetako mobiliarioa jarriko du; zubi-garabiaren kanpo aldeko egituran hobekuntzak egingo ditu; eta rokodromo birmoldatuaren itxitura akabera egingo du.

Bigarren fase honetan egingo dira honako lanak, batez ere:

º Sarrera aldatu (igogailuak eta eskailerak).

º Eserlekuen berrantolaketa.

º Tabernaren berrantolaketa.

º Kantxako lurra aldatu.

º Biltegiak egokitu.

º Rokodromoa birmoldatu.

º Aparkalekutik kantxara sarrera egokitu.

Lanak maiatza bukatu aurretik hasiko dira eta aurreikuspena da urtea amaitu aurretik lanak bukatuta egotea.

Pabiloi zaharra botatzearen aurrekontua izan da 42.168,50 eurokoa.

Eraberritzearen lehen fasearen aurrekontua izan da 948.640 eurokoa.

Eta bigarren fasearena, berriz, 1.557.190 eurokoa (zuzendaritza barne).

Horiek egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak honako dirulaguntza emango dio Udalari: 589.000 euro.

Arloa: