Amillaga kalean Ondartza eta Ernai biribilguneen arteko tartea berrurbanizatzeko lanen lehen fasea astelehenean, apirilaren 27an, hasiko da.

Lanak alarma egoeraren aurretik adjudikatuta zeuden, eta data hauetan egitea aurreikusten zen. Horien helburua da ingurune honetan irisgarritasuna bermatzea eta tramu horretako hiri-mobiliarioa berritzea. Lanen helburua da ingurune horretan irisgarritasuna bermatzea eta tramu horretako hiri-mobiliarioa berritzea.

Lanen kontratista Sasoi Eraikuntzak SL da eta aurrekontua 376.734,60 eurokoa (BEZ barne). Obraren zuzendaritza, berriz, Zetabi arkitektura bulegoa SLPk gidatuko du; eta Segurtasun eta osasuna BSP Servicios de consultoria técnica SL enpresak (2.088 euro).

Aipatzekoa da lanek ‘Industrialdeetako Renove Plana –urbanizazioa’ kontzeptupeko 150.000 euroko dirulaguntza eta 2020ko irisgarritasuneko 74.350,05 euroko dirulaguntza  jaso direla.

Bergarako Udala aurreikusita zeuden inbertsioak berraztertzen ari da egoera ekonomiko berrira egokitzeko. Ezinbesteko edo lehentasunezko inbertsioak identifikatzea da helburua. Proiektu honekin, dirulaguntza garrantzitsua duenez, aurrera egitea erabaki da.

Lanek sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Honako lanak egitea aurreikusten da, besteak beste:

-Espaloia zabaldu irisgarritasuna bermatzeko eta hauen zorua berritu.

-Burdinezko ur hornidura berria ezarri.

-Euri urak jasotzeko azpiegitura berritu.

-Argiteria berritu LED farola berriak jarriz.

-Laino skatepark pareko espaloia oztopatzen duen kutxeta handiaren tapa kendu eta espaloiaren kota berean utzi.

-Gune horretako autobus geltokia lekuz aldatu (irisgarritasuna bermatzeko) eta markesina berria jarri.

Zirkulazioan izango duen eragina:

-Oinezkoen joan-etorriak uneoro bermatuko dira.

-Zirkulaziorako errail bat kendu beharra dago lanak egin bitartean. Lanen hasieran ‘Wolframio’ eta ITV pareko biribilguneen arteko errepidean errail bat kenduko da eta herri barrura sartzeko erabiliko da. Hortaz, herritik irteteko Ernai kalea erabili beharko da norabide guztietarako.

-Zirkulazioaren aldaketa hauek ez dute autobus zerbitzu eta geltokietan eraginik izango.