Udala jakitun da Covid19 birusa eta horren ondoriozko konfinamendua ezarrita daudenetik ezin direla hildakoak agurtu.

Horregatik Gipuzkoako Psikologoen Elkargoarekin harremanetan dago eta ondorioz beharra dutenei dolu zerbitzua eskainiko zaie doan.

Udala hasi da martxoaren 13tik gaur egunera arte hil direnen senitartekoei deitzen zerbitzu hori eskaintzeko.

Baina beste edozeinek ere beharko balu, 010 telefono zenbakira deitu beharko du eta hasiko zaio ematen zerbitzua.