Espainiako Buletin Ofizialak emandako jarraibideen ildotik udalek hartu dute Covid19 birusarekin gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetako hondakinen kudeaketaren ardura.

Hori horrela izanda, Udalak jakinarazi du birus honekin gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetako hondakin guztiak –bereizi gabe- hiru poltsen barruan ondo itxita jaso beharko direla eta hori errefusaren edukiontzira bota.

Horrekin lotuta, Udalak langile bat bideratu du Covid19 birusarekin gaixo edo berrogeialdian egonda senitartekorik edo inor laguntzeko ez duten pertsona horien etxeko hondakinak errefusera eramateko.

Hala, egoera horretan dauden pertsonek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute, eta udal langile batek kudeatuko du hondakinen ateratzea.

Jarraibideak

-Kutsatutako herritar baten kasuan, gure lehenengo agindua, zaborra, berarekin bizi den kide batek ateratzea izango da.

1. Poltsan kutsatutakoaren hondakin denak joango dira (maskarillak, eskularruak, zapiak, etab.). Poltsa hau (ondo itxita)

2. Poltsa baten sartuko da, zaintzailearen eskularru eta maskarillarekin eta ondo itxiko da. Bigarren poltsa hau, errefusa dagoen

3. Poltsa batean sartuko da. Azkeneko poltsa hau errefusera botako da. Ondoren eskuak ur eta xaboiez ondo garbituko dira.

Bakarrik bizi den kutsatutako herritar batek laguntza eskatzen badu (beti ere berak eskatuta), udaleko langile bat joango da zaborra erretiratzera.

1. Herritarrak (beti ere aurreko gomendioei jarraituz) atarian utziko du (etxe kanpoan) zaborra eta udaleko langileak jasoko du (hemen koordinazio zorrotz bat behar da, zaborra ez dadila atarian geratu denpora luzean). Langilearen eta herritarraren artean, inongo kontakturik ez egotea bermatu behar da.

2. Lan hau erabilpen bakarreko eskularruekin egingo da eta behin poltsa edukiontzian lagatzen denean, eskularruak kendu (eskularruak kentzeko gomendioak jarraitu, esku hutsik inongo kontakturik ez egoteko) eta hauek ere bertara botako dira.

3. Gero, langileak poltsikoan eramango duen gel hidroalkoholiko batekin eskuak ondo igurtziko ditu. Ahal den bezain laster, eskuak ur eta xaboiez garbituz.