Martxoaren 16tik hasita Udal brigadek herrian Covid19 birusaren hedapena saihesteko garbiketa sakona eta desinfektatze lana egiten dihardute egunero udalerrian.

Udaleko beste departamenduetan bezala, joan den astetik osasun-segurtasunerako pauta berriak ezarri ziren, eta gomendio berrien arabera egokitzen doaz uneoro.

Maiatzaren 16tan hasi ziren Udal brigadak egunero errepide, espaloi zein hiri-mobiliarioa garbitu eta desinfektatzen. Horretara, ohiko kale garbitzaileez gain, Brigadetako beste kide batzuk ere bideratu zituzten. Gainera, garbiketa-kamioiarekin errepideak eta espaloi bazterrak baldeatu eta eremu horietatik mangera pasatzen dute. Horrekin batera, udalerriko hiri-mobiliarioa ere egunero garbitzen dihardute: barandillak, edukiontziak, semaforoen pultsadoreak, iturrietako pultsadoreak, aulkiak, auzoetako buzoiak, autobus markesinak, Boluko igogailuak kanpotik eta barrutik...

Eta aste honetan bertan, ura eta sodio hipokloritoa %0,1eko kontzentrazioarekin uretan disolbatuta, espaloiak eta zabalik dauden negozio eta zerbitzuen (farmazia, denda, anbulategi, supermerkatu, edukiontzi, igogailu...) inguruak desinfektatzen hasi dira. Guztira 12-14 pertsona ari dira garbiketa sakon eta desinfektatze lan hauek egiten, herritarren artean Covid19 birusaren hedapena saihesteko asmotan.