Espainiako Gobernuak erabaki du kirol ekitaldi guztiak ikuslerik gabe egin behar direla. Hau dela eta ondorengo neurriak hartu ditu Bergarako Udalak:

-Kirol instalazioetan kartelak jarriko dira, debekua jakinarazteko.

-Instalazioetan ate bakarra erabiliko da eta itxi egingo da lehiaketak dauden bitartean.

-Ahal den neurrian, pertsonen pilaketa ekidite aldera, partiduen artean denbora handituko da; aldageletan, tabernetan... jenderik ez pilatzeko.

-Udaltzaingoa larunbat eta igandetan ekitaldiak dauden instalazioetatik pasatuko da.

-Kirol elkarteei laguntza eskatuko zaie arestian aipatu neurriak bete daitezen.

Arloa: