Bergarako Udala-k Or, 2020-02-21 12:55-n bidalia
Udalak Bergarako airearen kalitatea neurtzeko hainbat ekimen martxan jarri ditu. Berez Udalak asmoa zeukan Aldaketa Klimatikoaren nazioarteko egunaren harira (martxo bukaeran) Bergarako airearen kalitatea neurtzeko aparailu bat jartzeko, baina Zaldibarko ezbeharrak herritarrengan sortu duen kezkaz oharturik neurketa aparatua jartzeko ahaleginak bizkortu egin ditu. Dagoeneko Udalak enkargatu du neurgailua eta martxoko lehen asterako martxan egongo da.
Airearen kalitatearen neurketa Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, baina Udalak garrantzitsua deritzo berak ere neurketa osagarriak egitea.
Dena dela, Udalak argitu nahi du Bergaran jarriko den sentsoreak honako parametroak neurtuko dituela: PM2.5, PM10, Ozonoa (03), Sufre dioxidoa (SO2), Nitrogeno dioxidoa (NO2) eta Karbono monoxidoa (CO).
Hori esanda, azaldu nahi da sentsore horrek esaterako ez dituela dioxina eta furanoak neurtzen. Horregatik Bergarako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskaera egin zion asteazkenean, otsailaren 19an, Bergaran ere airearen dioxina eta furano mailen neurketak egiteko; eta gomendatutako maila baino altuagoak direla ikusiz gero, dagozkion informazioa ematea babes neurriak hartzeko.
Honako hau da Eusko Jaurlaritzari otsailaren 19an bidalitako eskaera: